XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikaragarriko oihuak bota zauzkigun, eta bere harma bizkarretik hartu eta begixtatzen hasi zitzaikun.

Laster ihes egin ginuenez, eta ahalaz gorde, batzu erregebide bazterretako arroiletan, besteak ilarrietan ez dut erraitearen beharrik!.

Gertakaria etxen kondatu eta aitak erran zautan bi mozkor mota bazirela, bainan haurrak ipurtik jarraikitzen zitzaizkion hura zela urrikalgarriena.

Handik zonbait hilabeteren buruan, bezperen ondotik kukulauka hasi ginen eta mutiko bat, ongi baino hobeki gordetzea gatik, Serorategiko aterbe batean sartu zen, eta berehala lasterka handik atera zuriturik, erranez: - Orgen azpian, lurrean zabal zabala etzanik, Makila Motz hila ikusi dutala!.

Ez ginen guti harritu!.

Dudarik gabe ez jatzarrarazteko oinen punttan ibiliz, ixil ixila, gure hilari hurbildu ginazkion.

Eta Makila Motz han zabal zabala lurrean, mogimendu bat egin gabe, atorra papoa arno zirrizta batzuez zikindua!.

Begira eta begira egonik, hilak ez zirelakoan lanjerosak, solasean hasi ginen.

Batek jalgi zaukun hura bezalako kolore gorriko hilik behin ere ez zuela ikusi.

Artetik erraiteko, hilen begitartea ez zitzaikun arrotz.

Ez ginena kartierrean hil guzien ingururat biltzen otoitz egiteko?.

Beraz, nik ere, ez nuela ordu arte hil bati gisa hartako begitarterik ikusi.

Beste bati iduritu zitzaion hilari begi bat doi doia ideki zitzaiola.

Bainan begiratuaren bortxaz ez zitzaikuna frangotan iduritu hil bati begia pixka bat idekitzen zitzaiola?.